Ostegunean, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzako funtzionarioak Anoetara joango dira, interesa duten herritar guztiei, Estatuko Administrazioarekin kudeaketak egiteko erabilgarriak diren Ziurtagiri Digitala eta Sinadura Elektronikoa emateko.
Anoetako bizilagunek egunean bertan, tramiteak online egiteko aukera ematen duten ziurtagiriak eskuratu ahal izango dituzte Estatuko Administrazioko langileen laguntzarekin. Ekintza hau Anoetako Udalaren laguntzarekin egingo da, ostegunean azaroak 23, 10:00etan, KZgunean.
Sarrera doan da eta bertaratzen direnak beren ordenagailu pertsonalekin edo telefono mugikorrekin joan daitezke, une berean zerbitzu guztietara iristeko ziurtagiri digitalak deskarga daitezen.
"Administrazioa zugandik hurbil" programa Lurralde Politikako Ministerioak sustatzen du, eta helburua herritarrei administrazioarekin izapideak eta kudeaketak modu autonomoan egiteko beharrezko baliabideak ematea da.
Ekimena 500 eta 8.000 biztanle arteko udalerrietan egiten da arrakala digitalarekin hausteko, eta herritarrek haien tramiteak modu seguru, azkar eta eraginkorrean egin ahal ditzaten, batetik bestera ibili beharrik gabe.