Basagain Burdin Aroko herrixka gotortua dugu, Anoetako udalerriko lurretan kokatua. 1987an, Anoetako bizilagun batek, Basagain mendiko landaretzaren artetik irteten ziren lurreko erliebeak, lineal samarrak, antzinako horma baten aztarnak izan zitezkeela susmatu zuen. Eta halaxe izan zen; lehenengo materialak aurkitu ziren eta horrenbeste denboraz ezkutatua eta gordea egon zena kontu handiz lurretik berreskuratzea erabaki zen. 1994an hasi ziren indusketa-lan arkeologikoak Aranzadiren eskutik, eta lehenengo aztarnak eman zituzten estratigrafian. Aurten, hasi dira berriz ere indusketa lanak.
Aranzadik 29 kanpaina arkeologiko egin ditu Basagainen hau da eta aurtengoan, kanpaina lantzen ari diren eremua bakarrik ireki dute. Lan hauetan gehien agertzen dena, zeramikak eta ontzien hondarrak dira, normalean oso hondatuak, eta zuzenean lehengoratu behar direnak. Lurraren azidotasunaren eraginez gertatzen da zeramika horiek hondatzeprozesua. Burdinazko piezak ere agertzen dira, bai armamentuarenak, bai erremintenak, bai tresnenak.
Pixkanaka, Aranzadik egin duen lanen eta lortu dituzten emaitzak zabaltzen joan diren einean, bixitari ugaritzen joan dira eta gaur egun, urtero, bixita gidatu bat egiten dute. Aurtengoa larunbatean egin zuten jende ugari erakarriz.