Anoetako udalak eta Donostiako Gotzaindegiak hitzarmena sinatu dute

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko maiatzaren 3a

Parrokiako portikoa eraberritzeko lanak egingo dituzte

Anoetako Udalak eta Donostiako Gotzaindegiak hitzarmena sinatu dute San Joan Bataiatzailearen parrokiako lanak diruz laguntzeko. Anoetako plazan egiten ari diren lanen jarraipena izango da parrokia berritzearena. Lan horien bidez, parrokiako portikoaren itxura historikoa berreskuratuko da, herritarrentzat aterpea irekiz eta plaza inguruarekin bat eginez.

Donostiako Gotzaindegiak egingo ditu obrak eta Anoetako Udalak 50.000 eurorekin sustatuko ditu. Lanak ekainaren erdialdean hastea aurreikusten da, herriko festak pasa ondoren, eta zazpi hilabete inguru iraungo dute. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA