Anoetako Udalak Modestoenea eraikina erosi du

Erredakzioa 2023ko apirilaren 28a

Iazko urtearen amaieran erabaki zuen ahobatez Anoetako Udalak eraikina erostea.  Orain, eraikina erosteko 450.000 euroko inbertsioa egin du. Modestoenea bereganatuta udalak herriko ondarea babestu nahi du, balio sentimental handiko eraikina da hau herritarrentzat, urte askoan herritarren elkargune izan dena. 

Anoetarrekin hausnartuko da eraikina aurrerantzean zertarako erabiliko den. Horretarako udalak parte-hartze prozesua martxan jar dezake. 

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA