2026/09/25 19:00 - 23:59
Irailaren 25ean, ostirala, Julen Alonso eta Oinkari Dantza Taldearen «Haria» ikuskizuna izango da Amezketan. Emanaldia 19:00etan izango da, Larrunarri pilotalekuan, eta sarrerak 10 eurotan jarriko dira salgai.
«Haria» Julen Alonso trikitilari eta musikariaren eta Oinkari Dantza Taldearen arteko elkarlanaren emaitza da. Ikuskizun berriak musika eta dantza uztartzen ditu, euskal tradizioa eta eguneroko bizitza oinarri hartuta, eta emozio eta sentimendu ezberdinetatik bidaiatzeko proposamena egiten du: alaitasunetik goxotasunera, indarretik samurtasunera.
Julen Alonso oriotarra 1996an jaioa da eta gaztetatik egon da trikitiaren munduari lotuta. Urteetan txapelketetan parte hartu ondoren, bere musika propioa garatzen hasi zen, eta ordutik hainbat lan eta ikuskizun plazaratu ditu. Oinkari Dantza Taldearekin egindako proiektuetan, musikaren eta euskal dantzaren arteko uztarketa izan da ardatzetako bat.
Sarreren online salmentarako esteka astelehenean, 16:00etatik aurrera, aktibatuko da. EROSI SARRERA HEMEN
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.