Bitartean, ordea, auzoan dagoen aparkaleku faltari irtenbidea emateko helburuarekin, Amezketako Udalak behin-behineko aparkaleku bat egokituko du etorkizunean etxebizitzak eraikiko diren lurzatiaren zati batean.
Lanak aste honetan bertan hasiko dira eta egokitzapen lan hauen bidez, 20 plazako behin-behineko aparkalekua prestatuko da. Neurri honen helburua gaur egungo aparkatzeko zailtasunak arintzea eta herritarrei irtenbide praktiko bat eskaintzea da.