Laster hasiko dira Zumadi Eskolan parke berria egiteko lanak

Oinatz Martinez Iturrioz 2026ko uztailaren 22a

Amezketako Udalak parke berria eraikiko du Haur Hezkuntzako eraikinaren azpiko aldean eta Lehen Hezkuntzako eraikinaren atzeko berdegunean.

Aurreko urteetan futbol zelaia berritu eta frontoiaren pintaketa lanak egin ondoren, Udalak eskolako berdeguneari helduko dio eta jolas eremu berria eraikiko du bertan.

Esku-hartzearen helburua espazio horiek berritu eta naturarekin lotura handiagoa duten jolas eta egonaldi gune erakargarriagoak sortzea da, haurren garapena, mugimendu askea, sormena eta elkarbizitza sustatuko dituen ingurunea eraikiz. Proiektuaren diseinua jolastoki naturalizatuen irizpideetan oinarritzen da. Obrak datozen asteetan hasiko dira, KIMUBAT enpresari esleitu zaizkio lanak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA