Amezketako Ugarte auzoko frontoiko teilatua konponduko dute

Oinatz Martinez Iturrioz 2026ko uztailaren 17a

Argazkia: amezketa.eus

Amezketako Udalak Ugarte auzoko frontoian hobekuntza lanak egingo ditu datozen asteetan. Lanen helburua frontoiaren estalkiko soleran dauden elementuak berritzea eta instalazioaren egoera hobetzea da.

Zehazki, teilatuaren azpialdean dagoen estaldura edo “plastikoa” berria jarriko da, egungoaren ordez. Era berean, pilotak frontoitik kanpora joatea saihesteko erabiltzen den babes-sarea ere guztiz berrituko da.

Obra horiek Teilatugain enpresari esleitu dizkio Amezketako Udalak. Horrela, frontoiaren mantentze-lanak eguneratu eta erabiltzaileentzako segurtasuna eta instalazioaren funtzionaltasuna hobetzea da helburua.

Udalak herritarren ulermena eskertu du lanek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenengatik.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA