Txapeldunorde tituluarekin konformatu beharko

Erredakzioa 2026ko martxoaren 29a

16-22ko emaitzarekin amezketarrak ez du lortu txapela etxeratzea arbizuarrarekin batera.

Nafarroa Arenan jokatu da gaur arratsaldean Altuna III- Ezkurdia eta Laso-Albisu-ren artean 2026ko Binakako Txapelketako finala. 

Partiduan zehar aurrea hartuta ibili ondoren; Baikoko pelotariek txapela bereganatu dute, sei tantoko aldearekin gailenduz. 16 Altuna III- Ezkurdia eta 22 Laso-Albisu. 

Partidua parekatsu hasi bada ere, laster hartu dute aurrea Laso eta Albisuk eta sekulako abantaila atera diote Aspeko pilotariei. 10-18ko aldearekin zaila izan zaie azken hauei partiduari buelta ematea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA