Aurtengo artile-bilketari buruzko informazioa

Urko Sanchez Goenaga 2026ko martxoaren 6a

Amezketako Udala

Urteroko tradizioz, artile-bilketari buruzko informazioa argitaratu du Udalak. Dena den, aurten, hainbat aldaketa edo berrikuntzekin dator. Batetik, artzainentzat doako zerbitzua izango da. Eta bestalde, Amezketan bertan bilketa puntua izango dute.

Hauek dira aurtengo bilketaren ezaugarri nagusiak:

  • Bilketa doakoa izango da
  • Saka bereziak banatuko dira, 60 kg artile sartzen diren zaku bereziak. 
  • Artilea garbia eta lehorra jasoko da. Beraz, busti gabe jaso beharko dira bilketara arte. Artilea mozterakoan sakatan sartzearekin nahikoa da.
  • Saka guztiak izendatuta egongo dira; artilea balorizatzen hasita, hobetsuen edo garbienen jarraipena egin ahal izateko.
  • Uztailaren 9an izango da herriko artile-bilketa eguna. Urtero bezala, artilea ematearen agiria bertan emango zaie herritarrei.

 

Artilea entregatu ahal izateko, DERRIGORREZKOA DA aurrez IZENA EMATEA. Hori eginez gero, saka berezi horiek non eta zenbat jaso adieraziko zaie.

MARTXOAREN 13a izango da izen-emateko azken eguna.

Izen-emateko edo zalantzak argitzeko kontaktua:

943 11 21 73

lurraldeoreka@gipuzkoa.eus

 

Artilearen bilketa eta kudeaketa Gipuzkoako Artile Mahaitik eramango da, Foru Aldundiak koordinatuta. Bilketaren kostuak Foru Aldundiak hartuko ditu bere gain. Helburua, artileari balioa ematea da, eta kudeaketa ahalik eta egokiena eta erabilgarriena izatea, sektorearentzat kosturik txikienarekin.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA