Hitzarmen berria sinatu dute Amezketako Udalak eta Aralar Papertegiak

Erredakzioa 2025ko mai. 3a, 11:58

Amezketako Udala eta Aralar Papertegia elkarlanean aritu dira azken hilabeteetan eta arau subsidiarioen aldaketa puntual bati hasiera emateko hirigintza hitzarmena sinatu dute Mikel Arteaga alkateak eta Senen Amunarriz papertegiko zuzendariak.

Hitzarmen berri honek papertegiaren etorkizun ekonomikoa indartuko duela adierazi du Udalak, baita lanpostu berriak sortzea ere ahalbidetuko duela honek. 

Hitzarmena sinatzearekin, arau subsidiarioen aldaketa puntualari hasiera emango zaio eta ondo bidean, hitzarmenean jasotakoa, errealitate bihurtuko dela adierazi du ere Amezketako Udalak. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean