Altuna III.ak beste sei urtez Aspen jarraituko du

Joanes Imaz Akizu 2025ko urt. 31a, 18:00

Jokin Altuna amezketarrak 2031ko apirilera arteko kontratua du Asperekin. Amezketarrak eta Eibarko enpresak 2023ko apirilean sinatu zuten aurreko kontratuaren luzapena, lehengo hitzarmena 2026ko martxoan bukatzen zen. Akordio honen berri orain artean ez jakinaraztea enpresak eta pilotariak adostu zuten. Orain jakinarazitako akordioak zortzi urteko iraupena dauka, Altuna II.ak 35 urte dituenean bukatuko da, hemendik sei urtera.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA