Oier Zubeldia amezketarrak Garingo mendi lasterketa irabazi du

Erredakzioa 2025ko urt. 21a, 12:04

Igandean Beasaingo Garin auzoan jokatutako mendi lasterketa Oier Zubeldia amezketarrak irabazi zuen. Ibilbideak zituen 13 kilometroak 56 minutu eta 3 segundoan osatu zituen, bere atzetik sailkatu zen Aimar Larreak 22 segundo gehiago behar izan zituen lasterketa bukatzeko eta Beñat Ibañez hirugarren sailkatua minutu eta 55 segundora iritsi zen.

Oier Zubeldia amezketarrak urteko lehenengo garaipena lortu du Beasaingo Garin auzoan. Bertan festen aitzakian antolatzen den mendi lasterketan azken aldapan Aimar Larreari aurre hartuta lortu du helmugara lehenengo postuan iristea, 56:03an osatu du 13 kilometroko ibilbidea. Goierri Irrati Telebitak mendi lasterketaren inguruko erreportaje zabala landu du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA