2024/11/08 08:00 - 22:00

Azaroaren 17ko azokarako postuak

Azaroaren 17ko azokarako postuak
Amezketa

Azaroaren 17an, Amezketan azken urteetan egin ohi den azoka egiteko asmoa dago. Izena ematerakoan kontutan hartu beharrekoak:

1) Eskaera orri orokorra bete behar da pertsona identifikatuz eta salmentan jarriko den produktua garbi adieraziz.  Azokarako eskaera orria
2) Mahai 1 edo 2 behar dituzun adierazi behar da eskaera orrian (mahai bakoitzak 1,80m. x 0,80 m. neurtzen du) eta argi-indarra behar den edo ez ere jarri behar da.

Azoka egunean, goizeko 9:00ak baino lehen ezin izango da postuetan materiala jarri. Azoka eremuan postu guztiak sartzen ez badira, udalak erabakiko du jarriko direnak. Nekazal eta abeltzaintza ekoizleei lehentasuna emango zaie. Postuak jartzeko eskaera egiteko azken eguna, azaroak 8, ostirala. Udaletxeko telefonoa: 943653189

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean