Ibarra Argi Lanak enpresako langilea, mantenu lanak egiten ari zen Aralar paper enpresan, istripua izan eta lau egun beranduago hil da.
Azpikontrata ezberdinak lanean ari diren enpresetan, enpresa nagusiari dagokio, hau da, Aralar paper lantegiari kasu honetan gremio ezberdinen arteko koordinazioa eta segurtasuna bermatzea. LABek adierazi dienez, Aralar paper lantegiak lan hau egoki ez egiteak ekarri du langilearen heriotza.
Laneko heriotza honen aurrean, langileak 24 ordutako lanuztera deitu ditu enpresa-batzordeak, ELA eta LAB sindikatuen atxikimenduarekin, abuztuaren 29ko 14:00etatik abuztuaren 30eko 14:00etara. Honetaz gain, kontzentrazioa egingo dute bihar 11:00etan, Amezketako enpresa atarian.
Enpresa-batzordeak dei egiten die Amezketako lantegian ari diren azpikontratetako langile guztiei mobilizazioan parte hartzera.