Amezketa App berriaren aurkezpena

Oinatz Martinez Iturrioz 2024ko mar. 5a, 14:32

Amezketako Udalaren etengabeko helburua da udal gestioetan eta udal erabakietan herritarrak inplikatzen saiatzea. Eta horretarako eskura dituen erreminta guztiak erabiltzen saiatzen da. Horren adibide 2019. urten abian jarri zuen Amezketa App aplikazioa.

Oraingoan Amezketa App berri bat egin da eta atal berriak ere ezarri dira:

– Albisteak: lehen bezala, www.amezketa.eus webguneko albisteak ikusiko dira. Webgunearekin alderatuta erraztasuna izango du erabiltzaileak testuaren neurria aldatzeko eta nahi duten informazioa partekatzeko edozein aplikazioarekin: WhatsApp, Mail, Telegram…
– Udalari idatzi: herritarrek udalari idatzi ahal izateko duten atala; iradokizun, kexu edo iruzkinak.
– Agenda: Amezketan izango diren ekintzen berri izateko atala.
– Tramiteak: modu errazean, udaleko zerbitzu telematikoetara sarbidea izango da eta B@kQ erabilita udaleko izapide batzuk egin ahal izango dira.
– Parte hartzea: udalak abian jartzen dituen partehartze prozesuak jarriko dira atal honetan, obretako edo eskuhartze fisikoen egitasmoak, laneko dinamika edo prozesuak, etab.
– Ezagutu: batetik, Pello Zabala Gunearen edukietara sarbidea dago, eta bestetik, udalerriko interes guneak zerrendatuta agertzen dira, gune bakoitzeko informazioarekin eta kokapenarekin.
– Zerbitzuak: Amezketan dauden zerbitzu publiko eta pribatuak zerrendatuta ageri dira, herrian duten kokapena, eta baita ere, horien telefono eta helbideak.
– Garraioa: Amezketan dabiltzan autobusetako ordutegiak jasotzen dira, eta baita ere, Gipuzkoa barruan bidaia bat planifikatzeko tresna.
– Web gunea: www.amezketa.eus udal web gunera lotura zuzena izango da.

Jakin, aplikazio berri honetan informazioa berritzen joango direla.

Hau dena azaltzeko eta aplikazio berria aurkezteko saio irekia egingo da osteguna, martxoaren 7an 12:00etan Pernando amezketarra Kultur Etxean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA