Larunbatean jokatuko da Albitzuri Haundi txapelketa

Joanes Imaz Akizu 2023ko aza. 22a, 15:02

Lau urtez behin egiten den harri-jasotzaileen Albizuri Haundi txapelketa larunbatean, 17:30ean hasita, jokatuko da Amezketako Larrunarri frontoian.  Herrian dagoen 166 kiloko harri irregularrarekin  zazpi kirolarik parte hartuko dute txapelketan; Beñat Telleriak, Gorka Etxeberriak, Xabier Aranburu "Guzta"-k, Aimar Galarragak, Paulo Azpiazuk, Imanol Royo "Laratain"-ek eta Gari Garmendiak.  

Sarrerak proba hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dira salgai, 15 euro balioko dute. Aurreko edizioa, 2019an jokatutakoa, Jokin Eizmendik irabazi zuen. Probako errekorra berriz, Goenatxo II.ak jarri zuen 1996an, 15 aldiz jaso zuen Amezketako harria.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean