Hasi dira Beltzaren Plaza ondoko parke txikia estaltzeko lanak

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko eka. 9a, 08:15

Amezketan haur txikiak dituztenen ohiko eskaria izan da parke txikia estaltzearena. Izan ere, euria egiten duenean ez du aterperik, eta eguzkiak jotzen duenean ez du ia itzalik eta oso beroa da. Duela hilabete batzuk bilera bat deitu zuek Amezketako udalak Beltzaren Plaza ondoko parke txikia estaltzeko proiektua aurkeztu eta herritarren, baina batez ere haur txikien gurasoen ekarpenak jaso eta proiektua hobetzeko.

Bitartean, proiektua onartu eta lanak esleitu dira eta dagoeneko obrei hasiera eman zaie. Lan hauekin, parkea estaltzeaz gain, berdegunean egurrezko hesi bat jarriko da haurrak errepidera atera ez daitezen. Gainera, argiteria berria ere jarriko da estalki azpia argiztatzeko. Parkeko elementu guztiak ondo estaltzeko lekuz mugitu behar direnez, zorua ere berritu egingo da. Lanen iraupena bi hilabetekoa izatea aurreikusten da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean