Ekainaren 9an irekiko da San Martingo etxola

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko eka. 8a, 10:21

Aurtengo udan ere Amezketako San Martingo etxola martxan izango da

Zerbitzuaz gozatzeko aukera izango dute amezketarrek eta bertaratzen direnek; aurtengoan, Eire Vilaren eta Jokin Artolaren ardurapean egongo da. Azken prestaketa lanetan ari dira, eta ostiral honetan, ekainaren 9an irekiko da. Eguerdiko 12:00etatik aurrera irekita izango da etxola, eta arratsaldeko 19:00etan izango da inaugurazio ekitaldia. Etxolan eskainiko diren edariez gain, mokadutxo batzuk jateko aukera ere egongo da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA