Amezketak aspalditik eskatutako bidegorria izango du

Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 15:53

2008an onartu eta krisiaren ondorioz bertan behera geratutako proiektua eguneratu dute Amezketako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

2018an Amezketako Bidegorriaren Aldeko Plataformak proiektua berreskuratzeko nahiean egindako sinadura bilketak 500 sinadura baino gehiago jaso zituen. 2020tik aurrera proiektua berreskuratu zen eta ostegunean, Amezketako zinegotzi guztien baiezkoarekin, bidegorriaren proiektua finantziatzeko akordioari onespena eman zitzaion.

Proiektu berriak hurrengo lanak hartuko ditu:

- Ur Saneamendua herrigunetik Ugartera

- Bidegorria herrigunetik Ugartera

- Gas erbitzua Ugarterentzat

- Ugarteko ur hornidura berritzea

- Bartolome Deuna kalearen asfaltatzea

Proiektuak guztira 4.347.672,61€ko kostea du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak 3.240.272,53 euroko inbertsioa egingo dute eta Amezketako Udalak 1.107.400,07 eurokoa.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean