2026/09/29 19:30

Emanaldia

Film laburren proiekzioa: Lau haizeetara

Film laburren proiekzioa: Lau haizeetara
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Geuretik Sortuak bekaren baitan, zinemagintzak lau txokotan egin du bere bidea edizio honetan: Baztanen, Raúl Barrerasek errealitatearen eta fikzioaren artean dabilen emozioen inguruko lana garatu du; Zumaian, Alba Lozanok filmaketa baten amaierako festa hartu du hizpide; Larrabetzun izan da Olatz Ovejero, haur talde batek emakume misteriotsu baten bila egindako bidaia bat sortzen; Aitor eta Izaro Arrutik, berriz, Elorrion ondu dute azken euskal hiztun bati buruzko film laburra. Lau lan horiek osatzen dute "Lau haizeetara" bilduma.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA