Villabonako Gurea Antzokian ostiralerako programatuta zegoen "Bi baso bat ur" antzezlana irailaren 18ra atzeratuko da maiatzaren 15erako deituta dagoen ekitaldi eta ikuskizunetako langileen greba deialdia dela eta.
Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sektoreak geldialdia egingo du datorren ostiralean, maiatzaren 15ean. LAB, TEKNIKARIOK, ELA, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek elkarlanean deitutako deialdia da, eta sektoreak bizi duen "muturreko prekarietatea" amaitzea du helburu. Greba goizeko 03:00etan hasiko da eta larunbateko ordu berera arte luzatuko da.