"Espace Room" antzezlana Gurean taularatuko dute igandean

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 12a

Begoña Bilbaok zuzentzen duen komedian Zuhaitz Gurrutxagak, Oihana Maritorenak, Nerea Gorritik, Iñigo Aranburuk eta Xabier Agirrek egiten dituzte aktore lanak.

Igande arratsaldean, 19:30ean hasita, Espace Room antzezlana ikusteko aukera izango izango da Villabonako Gurea aretoan. Beldurrezko komedia hau haurtzaroko lau lagun espace room batera iristen direnean hasten da.  Ondo pasatzeko asmoz egin duten hitzorduan, inork espero ez dituen gauza bitxiak gertatuko dira. 

Lan hau ikusteko sarrerak, 12 euroko balio du. 28 Kanalak, bere aldetik, obra hau ikusteko aukera emango die 28 Kanalakideei, ostiralean egingo da zozketa.

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA