Behar Zana Pilota Elkarteak antolatzen duen Santio txapelketa maiatzaren 3an hasi eta uztailaren amaieran, Santio jaien baitan, bukatuko da. Txapelketaren XIV. edizioan 61 bikotek jokatuko dute, gutxienez 122 pilotarik denera 48 pilota talderen ordezkaritza izango da. Gizonezkoen txapelketa honetan parte hartuko duten talde gehienak gipuzkoarrak dira, 25 guztira, Bizkaitik 11 etorriko dira, Nafarroatik 9, Arabatik 3 eta Errioxak ordezkari bakarra izango du.
Antton Pebeten Oroimenezkoak, beste behin, partaidetza zabala izango du. Honela txapelketako lehenengo partidak maiatzaren 3an, igande goizez jokatuko dira. Behar Zana Pilota Elkartea emakumezkoen txapelketa ere ari da antolatzen.