"Nor naizen baneki" antzezlana taularatuko da igandean Villabonako Gurea Antzokian

Joanes Imaz Akizu 2026ko urtarrilaren 21a

Axut!  eta Artedrama konpainien lana igandean 19:30ean hasita eskainiko da, sarrerak 12 euroko kostua izango dute. 28 Kanalak antzezlana ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu.

Duela 2000 urte lurperatutako brontzezko esku bat hausnarketarako aitzakia izan da Axut! eta Artedramarentzat. Historiako garai ezberdinen arteko loturak aztertzen ditu Nor Naizen Baneki antzezlanak.  Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs dira lanaren idazleak, azken honek zuzendari ardura ere badauka.  Aktoreak, Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zuñiga dira. 

Sarrerak, villabona.eus-en edo leihatilan erosi daitezke 12 euroren truke. 28 KanalaKideek ere badute, zozketan parte hartu eta antzezlana ikustera joateko aukera. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA