asteburuari begira

Moko antzezlana taularatuko dute igandean Gurea antzokian

Erredakzioa 2025ko urr. 14a, 14:18

Alex Diazek zuzendutako lana igandean, arratsaldeko 17:00etan, eskainiko dute Villabonan. Sarrerak 4na euroko kostua dauka, leihatilan edo villabona.eus-en erosi daitezke. 

Alex Diazek zuzendutako lanak dohain magikoa zuen ume baten istorioa kontatzen du. Mokok hegan ikusten zituen hitzak, ondoren ehizatu eta bertso bihurtzen zituen. Ume hor,i helduaroan, Bilintx bihurtu zen.  

Obra honen egilea Patxo Telleria da eta aktoreak Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Gontzal Royuela eta Maren Basterretxea dira. Sei urtetik gorako haurrei zuzendutako lana da. 

28 KanalaKideek, beren aldetik, antzerki honetarako sarrera bikoitzaren zozketan parte hartzeko aukera daukate. Zozketa ostegunean egingo da. 

Moko teaser-a:

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA