Amasamendi Bizirik elkartea parke eolikoaren aurka agertu da sinadura bilketa batekin

Erredakzioa 2025ko uzt. 21a, 11:25

Elkartearen arabera, “trantsizio energetikoaren” izenean, enpresaren interes ekonomikoak ezkutatzen dira, eta ez dute ingurunea babesteko benetako neurririk hartzen.

Martxoan jakin zen Amasa-Villabonako mendietan parke eoliko erraldoi bat eraikitzeko proiektua martxan dela. Premier Espf Ipaz Haizea enpresak, nazioarteko kapitalarekin, 195 metroko makroeolikoak jartzea aurreikusten du.

Amasamendi bizirik elkarteak, proiektu honekin kezkatuta, elkartzea erabaki zuen honen aurrean zer egin erabakitzeko.

Elkartearen arabera, “trantsizio energetikoaren” izenean, enpresaren interes ekonomikoak ezkutatzen dira, eta ez dute ingurunea babesteko benetako neurririk hartzen.

Horrez gain, salatu dute udalak ez duela borondaterik erakutsi proiektua geldiarazteko, nahiz eta eskumenak badituen.

Proiektu honek paisaiari, biodibertsitateari eta urari eragin diezaiokeen kalteaz ohartarazi nahian, Amasamendi Bizirik elkarteak sinadura bilketa abiatu du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA