Antton Pebeten oroimenez jokatzen den Santio Txapelketaren finalaurrekoak asteazkenean eta ostegunean jokatuko dira.
Eskuzko modalitatean, gizonezkoen kategorian, ostegun arratsaldean, pilotalekua beteta dela, jokatu dira bi finalistak erabaki dituzten lehiak. Lehenengoan, Apezetxea eta Landa bikoak (Umore Ona - Oiarpe) 22 eta 16ko emaitzarekin irabazi dio Azketa- Elizegiri (Tartaloetxe). Bigarren partidan, Muruak eta Arbizuk (Intxurre - Irurtzun), Fernandez eta Apeztegia (San Cosme - Oberena) menderatu dituzte, 22-18koarekin bukatu da lehia.
Emakumezkoen partidak asteazken arratsaldeak jokatu ziren, oso lehiatuak izan ziren bi norgehiagokak. Kasu honetan Salsamendi - Mendiburu (Huarte) bikoak 22 eta 19 irabazi zion Aldai - Arrillagari (Lea Ibarra - Behar Zana). Bigarren finalaurrekoan Larrartek eta Mendizabalek (Behar Zana - Gazteleku) 22 eta 20ko emaitzarekin irabazi zuten Ibarrola eta Erasunen (Huarte - Behar Zana) kontra.
Hilaren 27an finalak
Antton Pebet Memorialaren XIII. edizioaren finalak Santio jaietan, igandez, jokatuko dira Villabonako Udal Pilotalekuan. Jaialdia goizeko 10:15ean hasiko da, paletako finalekin hasiko da. 11:30etik aurrra jokatuko dira eskuzkoak eta ETBk zuzenean eskainiko ditu. Pilotalekura sartzeko gonbidapena izatea beharrezkoa izango da. Villabonako arreta zerbitzuan lortu daitezke txartelak.
ANTTON PEBET MEMORIALAREN FINALAK
EMAKUMEZKOAK
Salsamendi - Mendiburu (Huarte)
Larrarte - Mendizabal ( Behar Zana - Gazteleku)
GIZONEZKOAK
Apezetxea - Landa ( Umore Ona - Oiarpe)
Murua - Arbizu (Intxurre - Irurtzun)