Argilunak diziplina arteko ikuskizun bat da, dolu prozesu batetik abiatu dena eta Garazi Egiguren Urkolak sortu eta zuzendutakoa. Galera batek eragindako krisi existentzialaren terapia izaten hasi eta eraikitako bizitza eredua kuestionatzeko adierazpen bidea bilakatu da lan honetan. Dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsio globalen inguruko diziplinarteko errepresentazioa da. Ikuskizunak 35 minutuko iraupena izango du.