Behar Zana Euskal Herri mailan maila oso ona ematen ari da

Erredakzioa 2025ko mar. 11a, 11:34

Txapelketa ezberdinetan nabarmendu dira elkarteko hainbat kide.

Infantiletan, Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Eizagirrek banaka, Otaegik kadetetan finala jokatu zuen 1.mailan eta Illarramendik 2.mailan txapela eskuratu zuen. Binaka, Gipuzkoan kadetetan azpitxapeldun geratu ziren Caballero eta Otaegi. Binaka, Gipuzkoan nagusi mailan azpitxapeldun 1.mailan eta ohorezko mailara plaza lortuta, finalerdietan Alberdi-Aizpuru Tolosako bikoa gailendu eta gero.

Emakumezko nagusiek Gipuzkoako txapelka eskuratu zuten, Arrillagak eta Erasunek. Aipatzekoa da neska zein mutiletan parte hartzea handia izan duela Behar Zanak eta emaitzak ere bikainak izaten ari direla.

Eskuz banaka, nagusitan finalerdia galdu zuen Olasagastik, 22-21, Zazpiturriko Gorostidiren aurka. Ituartek irabazi zuen txapela eta Olasagastik soilik irabazi dio txapelketan. Aipatzekoa da, eskuz eta paletaz, bietan, jokamoldeak sustatzeaz gain emaitzak ere lortzen ari direla elkarteko pilotariak.

Gipuzkoako selekzioari dagokionez, Behar Zanak ordezkaritza zabala izango du aurten, 14 pilotari eta 2 hautatzaile. Ondorengoak dira ordzkariak:

- Eskuz trinketean jubenil mailan: Cestau, Izagirre, Oñate, Zufiria eta Iparragirre

- Eskuz emakume nagusiak: Larrarte, Erasun, Zabala eta Arrillaga

- Paletaz neskak gazte eta 22 urtez azpiko mailan: Goikoetxea, Lasa eta Aldazabal ahizpak.

-Hautatzaileak: Eskuz trinketean: Eneko Maiz eta eskuz emakumezkoen 22 urtez azpikoetan eta nagusietak: Iñaki Lizaso

Pasakako txapelketa

Orain, Pasakako txapelketa jokatuko dute eta txapelketako parttaideen % 60 baina gehiago gure pilotariak izango dira. Bote luzean aritu ziren Irailan Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz. Joko Garbiko txapelketa jokatzen dihardute infantil mailako gazteak eta nagusi mailakoak.

Txapelekta pribatuetan berdin, emaitza oso onak lortzen ari dira

Otaegi eta Caballero Euskal Herriko Klubek Txapelketako txapeldun izatea lortu dute kadete mailan eskuz binaka.

Lander Caballerok Eple Errenteria taldetik utzita jokatu du Gipuzkoako txapelketa eta orain Euskal Herriko Txapelketan Adur Otaegirekin txapela eskuratu dute Leitzako Aurrera K E Leitza taldeko Bidart eta Alkortari 22-10 irabazita.

Gipuzkoako Eskuz Banakako Trinkete Txapelketako finaletan Imanol Zufiria kadetetan eta Adur Otaegi jubeniletan txapeldun izan dira. Behar Zanako taldekide Xuban Illarramendi izan da azpitxapelduna kadetetan eta Inhar Iparragirre jubeniletan.

Miren Larrarte eta Itxaso Erasun Euskal Herriko Kluben Txapelketan azpitxapeldun izatea erdietsi dute,Lea Ibarra taldeko Amaia Aldai eta Enara Gamindek irabazi dute finala.

Uxue Etxarri eta Maddi Lasa Euskal Herriko Paleta Irekiko txapeldunak izan dira 3. mailan, Jubenilak dira biak, lehen urtekoak eta merezitako txapela eskuratu dute Gasteizko Errekaleor taldeko bikotearen aurka.

Joanes Cestau bere aldetik, Zizur-ko Lauterdiko txapelduna da nagusi mailan. Txapelketa honetan  18-4ko emaitzaz irabazi du Larraungo Eguskizaeen aurka.

Behar Zana Angeluko Pilotari Ttipin

Beste urte batez, eta badira 33 ekitaldi, Iparraldeko hainbat talderekin batera Behar Zana pilota taldea gonbidatua dela Angeluko L'Hogar pilotalekuan bukatzen den txapelketa-topaketara.  Aurtengoan talde hauekin pilotarekiko maitasuna elkarbanatzeko aukera izan dute Behar Zanako kideek:

Spuc pilota (Senpere), Sarako izarra (Sara), Noizbait (Hazparne),Abarratia (Donoztiri, Izturitze, Aiherra), Lau Herri (Arrangoitze), Hardoytarrak (Angelu) eta Aviron Bayonnais (Baiona).

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean