Oinkari Dantza Taldea maiatzean hasiko da 50. urteurrena ospatzen

Joanes Imaz Akizu 2025ko urt. 14a, 16:06

Ekitaldi  gehienak azaroan izango diren arren, maiatzaren 10ean, larunbata, Lorezainen Konpartsa egingo da. Ekitaldi horretarako lehenengo entseguak otsailean hasiko dira. 

Aurtengo azaroan Oinkari Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu eta horren harira hainbat ekitaldi antoaltu ditu; txokolatada, dantza-poteoa, eta 50 urte dantzan ikuskizuna besteak beste.

Ekitaldi  gehienak azaroan izango diren arren, maiatzaren 10ean, larunbata, Lorezainen Konpartsa egingo da. Ikuskizun honetarako  entseguak otsailean hasiko da. Maiatzaren 10erako egun-pasa antolatu du Oinkari Dantza Taldeak. Goizean, herriko kaleak musikaz eta dantzaz alaituko dituzte eta parte-hartzaileen bazkariaren ondoren, Errebote plazan arratsaldean egingo dute emanaldia. 

Parte hartzeko hiru aukera 

Hiru modutara parte hartu ahal izango da konpartsan: dantzari, danbor-jole edo pertsonaia moduan. Lehenengoaren kasuan, entseguak larunbatetan izango dira Ikastolako Ganbaran 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 8, 15, eta 22an, martxoaren 8, 15, eta 29an, apirilaren 5 eta 12an eta maiatzaren 3an. Dantzak bikoteka izango diren arren, bikoterik ez dutenen kasuan, antolakuntza saiatuko da dantza-laguna lortzen. 
 
Danbor-joleek berriz, entseguak larunbatetan izango dituzte 11:00etatik 12:00etara Aljiben, martxoaren 8an hasita. Pertsonaiek, berriz, lehen elkarketa apirilaren 5ean izango dute 12:00etan Ikastolako Ganbaran. Kasu guztietan, izen-emateak lehen entsegu egunean izango dira eta dantzari eta danbor-joleen kasuan, parte-hartu nahi dutenek 16 urte beteta izan beharko dituzte. 

Dantza taldearen urteurrenaren harira sortutako ekitaldia bada ere, parte-hartzea erabat zabala izatea nahi Oinkarik, herrikoia. Beraz, saltsarako gogoz dagoen herritar orori egiten diote parte har dezan eta anima dadin. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean