Udalbiltzaren Guretik Sortuak ekimenaren baitan Olagarrua antzezlana taularatuko da ostiralean, 19:30ean hasita. Obra honen protagonistak Maiatane Perez, Nerea Arriola eta Olatz Beobide dira. Sarrerak sei euroko kostua izango dute, Gureko leihatilan edo internet bidez eskuragarri daude.
Anari urriaren 6an
Villabonako Udalak dagoeneko aurreratu du urriko kultur agendan nabarmendu beharreko emanaldi bat, urriaren 6an Anarik banda osoarekin emango du kontzertua. Emanaldi honen kostua 10 eurokoa izango da. Kasu honetan ere Gurea antzokia edo villabona.eus-en erosi daitezke sarrerak.