Minbiziaren aurkako I. mendi martxa solidarioa antolatu dute

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko ira. 12a, 15:57

Irailaren 28an egingo den mendi martxak helburu nagusi du gaixotasunaren inguruko tabu soziala desagerraraztea.

Izen ematea

- Villabonako Olaederra kiroldegian edo rockthesport.com webgunean.

- Prezioa 7 eurokoa izango da 13 urtetik aurrerako partaideentzat eta 4 eurokoa 4-12 urte bitartekoentzat. Hiru urte azpiko haurrek ez dute ordaindu beharko.

Mendi martxaren xehetasunak

Martxak 7,7km ditu, eta 9:30ean hasiko da, Berdura Plazan, eta leku berean amaituko da. Herritar guztiei zuzendutako jarduera da.

Egitaraua

Jai egun hau haur zein helduek gozatzeko aukera izan dezaten, goizean zehar hainbat ekintza egongo dira:

- 11:30ean: aisialdiko jolasak (Irrika Aisialdi Taldearen eskutik) eta buruhandiak.

- 12:30ean: Villabonako Eresargi abesbatza.

- 13:00etan: Amaia Agirre bertsolaria.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA