Kontsumo bonoen kanpaina datorren astean abiatuko da

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko ira. 6a, 10:35

Irailaren 10etik abenduaren 24ra bitarte iraungo du Villabonako Udalak Oria Merkatarien Elkartearekin elkarlanean egindako kanpainak.

Udalak 57.000 euroko inbertsioa egin du kontsumo bonoen kanpainan. 2024 urtean, Oria Merkatarien Elkartearekin sinatutako hitzarmenean 2.000 euro gehiagoko ordainketa zehaztu da, kanpainako kudeaketa gastuei aurre egin diezaieten.

Honetaz gain, 9.922 euroko inbertsioa egin du Amasa-Villabonako Udalak kanpainarako plataforma digitala garatzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA