Gaurtik hasi eta hurrengo asteazkenera bitartean Tolosa eta Donostia arteko autobus lineek Villabonan egiten dituzten geltokietan aldaketak egingo dira. BU07, BU08, BU09 eta BU47G lineek, ordu tarte jakinetan, Kale Berriko geldialdiak egin ordez, bi noranzkoetan Burni-Zubian egingo dituzte. Tolosarako bidean Burni-Zubiko biribilgunean geldialdia egietaz gain, Etxeondoko gasolindegian ere geratuko da autobusa. Tolosaldea Busek kudeatzen dituen eskualdeko lineetako autobusek ere, Kale Berria moztuta dagoen orduetan, ez dute bertako geltokietan zerbitzurik eskainiko. Ondorengo ordutegietan egingo dira aldaketak:
Uztailak 24, asteazkena | 17:00-0:00 |
Uztailak 25, osteguna | Egun osoa |
Uztailak 26, ostirala |
0:00-03:00 / 11:00-0:00 |
Uztailak 27, larunbata |
0:00-03:00 /10:30-0:00 |
Uztailak 28, igandea | Egun osoa |
Uztailak 29, astelehena |
0:00-03:00 /17:30-0:00 |
Uztailak 30, asteartea | 16:00-0:00 |
Uztailak 31, asteazkena | 0:00-23:00 |