Ekainaren 1ean ospatuko du Behar Zanak 78. urtemuga

Joanes Imaz Akizu 2024ko mai. 23a, 15:34

Egun osoko egitaraua antolatuko dute Villabonan, goizean haurrak izango dira protagonista eta arratsaldean pilota jaialdi berezia egingo da. 

Behar Zana Pelota Elkarteak 78. urteurrena ospatuko du hurrengo astean. Ekitaldi nagusiak larunbatez, ekainaren 1ean egingo dira.  Goizean, pilota elkarteko haurren arteko lehiak jokatuko dira eta arratsaldean modalitate ezberdinetako pilota partidak ikusteko aukera izango da Villabonako pilotalekuan. 

Elite mailan, zesta puntan, paleta larruz eta eskuz jokatuko dira partidak. Zesta puntako partidan, Maite Ortiz de Mendibilek eta Naroa Merinok osatutako bikoteak Elaia Gojenola eta Arai Lejardi izango dituzte aurkari. Paleta larruzkoan, Amaia Irazustabarrena - Leire Galdos bikoak Nagore Martin  eta Olatz Zulaikaren aurka jokatuko dute. Azken partidan, eskuz, Miren Larrartek eta Ixaso Erasunek,  Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal izango dituzte kontrario.  Sarrera doakoa izango da. 

Igandean berriz, errebote lehia izango da Behar Zana eta Camboren artean.

Erakusketa

Ekitaldi nagusiak larunbatez egingo badira ere, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean Dani Carballo arkitektoak eta David Arguindar argazkilariaren laguntzarekin osatutako erakusketa antolatuko du Behar Zanak. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA