Remi Ayestaran pasealekuan eta honen monolitoaren aurrean, Onddo Gazte Asanbladako kideek, Xuhar Herri Plataformako kideekin batera elkarretaratzea egin dute «indarkeria polizialaren salaketa» egiteko. Onddo Gazte Asanbladaren errebindikazioaren tartea ere izan da, baita musikarako ere.
Eguna karro poteoarekin hasi dute eta jolasak izan dituzte jarraian. Eguerdian bazkaria Errebote plazan eta ondoren festarako tartea izan dute: Kilmak, DJ Bullekin poteoa eta iluntzean Habi, Kontralde eta Des-Kontrol taldeen emanaldiak. DJ sorpresarekin borobildu dute guna.