Fleming, Zubimusu eta Erniobea BHIko ikasleek “Energia, bizitzaren motorra” egitasmoa antolatu dute

Olaia Garmendia Ancisar 2024ko mai. 9a, 14:46

Amasa-Villabonako Fleming, Zubimusu eta Erniobea BHIko ikasleek, Tolosaldeko Agenda 2030 proiektuaren baitan, garapen jasangarriaren inguruko lanketa ezberdinak egin dituzte eta herritarren artean energiaren erabileraren inguruko kontzientzia sortzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. 

Maiatzak 14

10:00-12:00: Zubimusuko ikasleek eskuorriak banatuko dituzte Villabonako kaleetan.

Maiatzak 15:

10:30-12:30: Erniobea eta Fleming Ikastetxeetako ikasleek sortutako kartelen erakusketa Berdura plazan. 

18:00: "Energia aurrezteko gakoak" hitzaldia, Zubimusuko DBHko ikasleen eskutik, ENHERKOM Herri-kooperatibako kideekin batera. 

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA