2024/05/05 19:30 - 20:30
Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da, Iraitz Lizarraga Villabonaratutako zizurkildarrak zuzendua. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, harago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia,... Gaur egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak, eta itzalek eta argi jokoek leku garrantzitsua hartuko dute ikuskizunean zehar.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.