Lehenengo edizioan bezala, Santio jaien atarian, garagardo festa ospatuko den asteburuan, jokatuko dira probak. Hirugarren edizio honetan bi lasterketa egingo dira, 11 kilometrokoa eta 22koa.
Proba luzeak ibilbide berria izango du, hasieran korrikalariak Villabonatik Oindolarrera igoko dira, Oindobea eta Arizmenditik pasa ondoren, Itxupeakako tumulua gaindituko dute eta lasterketaren erdian Belabietara iritsiko dira. Bigarren zatian, Artxipiagatik barrena Uzturrera igoko beharko dute korrikalariek; ondoren, Loatzotik barrena iritsiko dira Villabonako helmugara. Ibilbideak 1164 metroko desnibel positiboa izango du.
Trikuharrin parte hartu nahi duenak, martxoaren 2an eguerdiko ordubatetik aurrera izango du izena emateko aukera.