Berdintasunean ados! mahai irekia sortu da

Olaia Garmendia Ancisar 2024ko urtarrilaren 31

Amasa-Villabonako Udalak aurrerantzean garatuko duen Berdintasun Politika modu parte hartzailean erabakitzeko helburuarekin sortu du Berdintasunean ados!mahai irekia. 

Besteak beste, honako gaiak jorratuko dira mahai honetan. Genero berdintasuna, indarkeria matxista, LGTBI fobia, LGTBI+ Komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko Udalak garatu zuen plana abiapuntu hartu eta bertako neurriak martxan jartzea, emakumeon ahalduntzea, gizartearen sentsibilizazioa, zaintza sistema komunitario-feminista, hezkidetza feminista eta abar luze bat.

Mahaia hilero bilduko da, hileko lehen asteazkenetan, 18:30etan, Udaletxeko Batzar Aretoan, eta astebete lehenago Udalak bilera deialdiak eta gai zerrendak argitaratuko ditu www.villabona.eus webgunean eta sare sozialetako kanal ofizialetan. Lehengo bilera otsailaren 7an izango da. 

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA