Eneko Gorostidi gerturatu da gehien

Joanes Imaz Akizu 2024ko urtarrilaren 8a

Asmatu prezioa lehiaketan 1408 euroko estimazioa egin zuen irabazleak, erakusleihoaoren balioa 1408,19 eurokoa zen. Astelehen goizean banatu dute saria.

Villabonako Rural Kutxaren erakusleihoan zeuden produktuen balioa asmatzen zuenak, bertan zegoena etxera eramango zuen, horixe izan da Oria Merkari Elkarteak Gabon garaian egin duen jokoa. Erakusleihoko produktuak Villabonako eta Zizurkilgo merkatariek jartzen dituzte. Bezeroek, prezioa asmatu asmoz, boletoak betetzen ditzuzte eta, pasa gabe, gehien gerturatzen denak lortzen ditu bertako produktuak. Nerea Garcia, Oria Merkatari Elkarteko teknikariak kanpaina "ondo" joan dela nabarmendu du. 

1808,19 euroko balioa 

Astelehen goizean jaso du Eneko Gorostidik dagokion saria, erakusleihoa osatu duten produktu sorta. Gorostidik 1408 euroko estimazioa egin zuen, 19 xentimo gehiago balio zuen erakusleihoak.

Eneko Gorostidi: "Denon artean lortutako oparia da" 

Gorostidik txartel bat baino gehiago zuela aipatu du, berak  "gehiegi begiratu gabe", momentuan betetzen zituela. Bikotekideak ordea, etxera eraman eta bertan bete zituen txartelak, saria lortzeko balio izan diena etxekoen artean bete genuen. Irabazteko balio izan dion txartela ez du  Enekok bete,  "gehien gerturatu den txartela seme txikienak bete zuen, denen artean lortutako oparia da". Iaz ere parte hartu zuen familia honek lehiaketan, orduko erreferentziak baliagarriak izan dira beraientzat. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA