Villabonako Onddo gaztetxeko kideek hilaren hasieran egindako jostailu bilketa emankorra izan da, gazteak gustora daude herritarrek egindako ekarpenekin. Elkartasun Sarearekin elkarlanean antolatutako ekimenari esker Olentzero Villabonako etxe guztietara iritsiko da.
Gaztetxean egindako agerraldian, Elkartasun Sareak egingo duen janari bilketa berriaren xehetasunak ere eman dituzte. Gaurtik hasi eta larunbatera bitartean, herriko denda ezberdinetan jasoko dituzte elikagaiak.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.