Larunbatetik aurrera, Oindolarreko bi tunelak erabilgarri izango dira

Joanes Imaz Akizu 2023ko abe. 15a, 14:17

A-15 autobidean, Oindolarreko tunelean, Donostiako noranzkoko galtzadako lanak amaituta bide horretan birgaitu beharreko zortzi tuneletatik ia bost prest daude.

Larunbat gauerditik aurrera bi noranzkoetan irekita egongo da A-15eko Oindolarreko tunela. Ostiral goizean Eider Mendoza, diputatu nagusiak eta Maria Ubarretxena, bide azpiegituretako diputatuak tunel eraberritua bisitatu dute.

Eider Mendoza: "lan hauek segurtasuna hobetzeko egin beharrekoak dira" 

Mendozak "tunela irekitzean ekuatorea gaindituta" izango dela nabarmendu du agerraldian, A-15ean zortzi tunel berritzea aurreikusten zen eta dagoeneko bosgarrenaren lanak amaitzear daude. Gorosmendiko tuneleko lanei dagokionean,  udaberrian amaitzea aurreikusten da.  Obra hauek segurtasuna hobetzeko "egin beharrekoak" direla nabarmendu du, horretarako beharrezko baliabide ekonomiko guztiak jarri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Larunbatean, errepidea erabat itxita

A -15eko lau erreiak ireki ahal izateko, aurrez, errepidea erabat ixtea beharrezkoa izango da. Larunbatean goizeko 5:00etatik gauerdira bitartean N-1a eta A-10a erabili beharko dira Andoain eta Irurtzun arteko bidea edo alderantzizkoa egiteko. Kamioiek debekatua izango dute Tolosa eta Leitza arteko nahiz Tolosa eta Lekunberri arteko errepidea erabiltzea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA