Espazio euskaldunak sortu, zaindu, indartu eta hedatzeko ardura azpimarratu du EHEk
"Euskararen aldeko borrokaren loraldi berri baterako baldintzak sortzeko
garaia da, ortzimuga itxaropentsuak berreskuratzekoa. Euskal Herri euskalduna
posible da, horretarako tresnak eskuratzen baditugu eta bidean borrokak piztu,
hauspotu eta antolatzen baditugu", adierazi dute EHEko ordezkariek.