Larunbat honetan minbiziaren aurkako diru bilketa egingo da Villabonan

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko ira. 5a, 10:00

'Minbiziaren Aurka Gipuzkoan' elkarteak larunbatean Villabonan diru bilketa antolatuko duela jakinarazi du.

Ekimena herriko bi guneetan burutuko da goizean zehar: udaletxeko plazan eta Kaleberri plazan.

Lortutako dirua minbiziaren aurkako ikerketarako erabiliko da, xedea gaixotasun honen biziraupenaren %70 gainditzea izanik. Elkarteak dioenaren arabera, minbizi guztiak ez baitira behar adina ikertzen.

Eskualde osoan 937 bazkide eta 158 boluntario ditu 'Minbiziaren Aurka Gipuzkoan'-ek. Azpimarratzekoa da elkarteak jasotzen dituen dohaintzei esker, dohako baliabide ezberdinak daudela gizartearen eskura; hala nola, terapia psiko soziala, prebentzio-jarduerak eta hainbat materialen mailegua.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA