2023ko Santio jaietako egitarauak badu irudia. Jai batzordeko kideek osatutako epaimahaiak Begoña Aranconek aurkeztutako irudia saritzea erabaki du, aurkeztutako 24 proposamenen artean. Aranconek 400 euroko saria jasoko du.
Aurten, lehiaketan boto gehien jaso dituen bigarren lana ere saritu dute. Irati Santiago Billabonatarrak tablet bat jasoko du.