LGTBI+ pertsonak babestuko dituen plana aurkeztu dute Villabonan

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko ekainaren 27a

Kolektiboaren parte diren pertsonen bizi baldintza duina bermatuko duen planaren aurkezpena egin dute Eihera eta Villabonako Udalak

43 neurrik osatzen dute LGTB+ pertsonak babestea helburu duen plana. Eihera Kooperatiba eta Villabonako Udala elkarlanean aritu dira proiektu hau aurrera eramateko, herriko beste hainbat gizarte-eragilerekin lankidetzan.

Aurkezpena Villabonako Aljibean burutu zuten, eta azkenik, ikuskizunak eta bertso poteoak amaiera eman zioten ekitaldiari.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA