Aiztondoko gazteek Erremontea ezagutu eta probatzeko aukera izango dute

Herritarrek erremontea ezagutu eta lantzeko ekimena martxan jarriko da Amasa/Villabonan

Hernaniko Galarretara salo egin aurretik, Aiztondoko gazteek Erremontea probatzeko aukera izango dute. Ekimen hau, maiatzaren 27an izango da Villabonako Behar Zana pilotalekuan arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta helburua erremontea sustatzea izango da. 

Behar Zana pelota taldeko arduraduna den Iñaki Lizasok eta Oriamendi enpresako zuzendariak, Joxe Mari Barrenetxeak hartu dute hitza agerraldian. Urteak daramatzate erremontea sustatu eta indartu nahian, eta horretarako eskolak martxan jarri eta horrelako ekimenak sortzea ezinbestekoak direla gaineratu du Barrenetxeak.

Imanol Mujika villabonatarra ere gogoan

Galarretan erremontean ibilitako pelotariak ere gogoan izan dituzte, Imanol Mujika villabonatarra besteak beste. Hark inguruko jendeari emandako indarra eta erremontera jokatzera bultzatzeko gogoa azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean