XXIX. Loatzoko igoera-jaitsiera izango da igandean

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko api. 19a, 11:37

Apirilaren azken igandea berezia izaten da Amasan, urteroko moduan eta aurten 29. aldiz, Loatzoko igoera-jaitsiera jokatuko baita bertan. Amasako Martina Kultur elkarteak eta Uxo-Toki elkarteek antolatzen dute lasterketa.

Aurtengo hitzordua apirilaren 23an izango da, irteera Amasako plazatik izango da zuzenean Loatzoko gailurra zapalduz. Korrikalariek igoeraz gain, jaitsiera ere osatu beharko dituzte, 9,73 kilometroko ibilbidea eta 600 metroko altuera positiboa gaindutuz. Gailurrean nahi duten guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.

Izena ematea egunean bertan egin beharko da dohan Uxo-Toki elkartean 9:00etatik aurrera eta  lasterketa 10:30ean hasiko da. Irabazleak 120 euro eta txapela eramango ditu, bigarrenak 80 euro eta hirugarrenak 50 euro. 

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA